Adarrots Adarraren hotsa. Nahia egia bihurtzearen bidea. Taldearen hamargarren urteurrenaren harira. Diskoak hamar kantu, bandaren inguruko dokumentala eta 40 orrialde liburuxka biltzen du, eta taldeak plazaratuko du autoekoizpenaren bidetik.
Aho bete doinu (Askoren Artean, Eragin, 2001). Euskal musikagintzaren iragana, oraina eta geroari buruzko elkarrizketak.
Aho bete doinu2 (Askoren Artean, Eragin-Entzun, 2016). Euskal musikagintzaren iragana, oraina eta geroari buruzko hausnarketa kolektiboa bilatzen duen elkarrizketa liburu hau lantzeko Baiona, Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñean mahai-inguru bana antolatu zuten. Guztira 15 eragilek parte hartu zuten (musikariak, managerrak, kazetariak, antolatzaileak...): Joseba Irazoki, Odei Barroso, Iker Arroniz, Maisha MC, Marga Altolagirre, Luis Gomez, Jurgi Ekiza, Unai Lobo, Fermin Etxegoien, Koldo Otamendi, Pauline Güelle, Ion Celestino, Jon Basaguren, Aitor Narbaiza eta Makala. Liburuan 15 elkarrizketak osatu dute mahai-inguruetatik jasotako ekarpenekin gaika antolatuta.
Aho bete doinu3 (Askoren Artean, Eragin-Entzun, 2017). Musika eta generoaren inguruan, honako gaiak izan dira izpide: Etika, Estetika, Parte-hartzea, Ikusgarritasuna, Lan-banaketa, Sexualitatea, Sexualizazioa, Pribilegioa. Elkarrizketatuak honakoak izan dira: La Basu, Julen Azpitarte, Leire Salamanca, Yogurinha Borova, Amaia Ispizua, Karlos Osinaga 'Txap', Mamen Irujo, El_Txef_A, Saioa 'Gauilunak', Ainara LeGardon, Jokin Azpiazu, Ursula Strong, Iker Aginaga, Dorleta 'Rata Jones', Galder Izagirre, Maria Jimeno, Juantxo Arakama, Aiora Renteria. Liburuaren koordinazioa eta elkarrizketen egilea Igone Mariezkurrena izan da. Argazkiak Irantzu Pastorrenak dira.
Alferrikaldua (Thomas Bernhard, 2009). Narrazioa. Hiru musikariren arteko harremanek osatzen dute eleberriaren mamia. Salzburg-en ezagutu dute elkar Horowitz maisuak Mozarteum eskolan emango duen ikastaro berezi batean parte hartzeko. Berehala gertakizun erabakigarri bat: musikari horietako batek, gero Glenn Gould piano-jotzaile ospetsua izango denak, Bachen Goldberg bariazioak jotzen ditu maisuki. Hori heriotza-kolpea izango da beste bientzat: pianojotzaile oso onak diren arren, inoiz ez dira izango Glenn Gould bezain onak.
Arizterrazu, mandioko (azken) erromeria (Joxemari Iriondo, Trikitixa Elkartea, 2015). Aiako Andatza auzoko erromeriaren historia eta istorioak jaso ditu Joxemari Iriondok 'Arizterrazu, mandioko (azken) erromeria'-n. Han egindako grabazioekin osatutako diskoa du lagun liburuak
Auntxa eta Iturbidetarrak - Urrestillako Trikitixa (+cd) (Joxemari Iriondo Unanue, Euskal Herriko Trikitixa Elkartea, 2006).
Aupa Maurizia (Fredi Paia eta Xabi Paya, Zeberioko Udala, 2009). Pandero jotzaile ezagunaren biografia.
Azaletatik Sustraietara (Emankor Sarea, 2011). Azken bost hamarkadetan euskal gizartearen soinu banda osatu duten diskorik adierazgarrienen azalak biltzen ditu argitalpenak. 1960an sortutako azalekin hasi eta 2010ean kaleratutako lanekin bukatzen da liburua. Zehazki, Benito Lertxundik 60ko hamarkadan argitaratu zuen disko baten azala dugu lan honetan lehena, eta, jarraian, ez dira falta, besteak beste, Txomin Artola, Barrikada, Itoiz, Kortatu, Eskorbuto eta Oskorri artisten eta taldeen lanak. Egungo hainbat bandak eta musikarik kaleratutako diskoak ere biltzen ditu liburuak, tartean Delorean, Gose eta La Oreja de Van Gogh talde ezagunen lanetako azalak.
Hainbat idazleren artikuluekin osatu dute liburua, tartean Edorta Jimenez, Harkaitz Cano eta Kirmen Uribe euskal egileen testuekin; eta musikarien euren hitzak ere bildu dituzte, azalekin batera diskoetako protagonisten berbak jasota. Fermin Muguruza (Kortatu eta Negu Gorriak), Kepa Junkera, Mikel Erentxun eta Diego Vasallo (Duncan Dhu), Aurora Beltran (Tahures Zurdos), Eñaut (Ken Zazpi), Francis (Doctor Deseo) eta Alfredo (Barricada) musikarien komentarioak daude 'Azaletatik Sustraietara' lan berri honetan. Ezagutzak jakitera emateko, kultura garatzeko eta jendea gizarteratzeko helburua duen Emankor Sarearen ekimena da argitalpena. Liburuko azalekin erakusketa ibiltaria egiteko asmoa ere badute.
Bap¡¡ Bai, ederki (Joxi Ubeda, Gaztelupeko Hotsak, 2006). Andoaingo Bap taldearen ibilbidea aztertzen da. Euskal Herriko hardcorearen aitzindari izandako taldearen historia kontatzen da, besteak beste, taldeko kideei egindako elkarrizketetan oinarrituz.
Benito Lertxundi - Orioko Bardoa (Alvaro Feito, Elkar, 2006). Liburuan zehar, Benito Lertxundi kantari gipuzkoarraren ibilbide artistikoaren azterketa zehatza egiten du egileak: bere kantagintzaren hastapenak 60ko hamarkadaren erdialdean, Ez Dok Amairu talde historikoan izan zuen parte-hartzea, eta gaur egunera arte iristen den kantautore ibilbide luze eta zabala. Egileak ez du ahantzi Benito Lertxundiren alderdi humanoa, bikain islatua geratzen baita: haurtzaroa, nerabezaroa, lehen urratsak euskal kantuaren jaialdietan, eta bestelako gorabehera sozial eta kulturalak. Euskal kantariaren garai ezberdinetako argazki bilduma bikain batek (ehundik gora argazki) osatzen du liburua.
Biziaren altzotik (Manex Pagola, Euskal Erakustokiaren Adiskideak, 1988). 80ko kanturen bilduma eta elkarrizketa
Bob Marley, begirunea, maitasuna eta askatasuna (Aritz Usandizaga, Txalaparta, 2002).
Doinu Zaharren Haritik Euskal Kantu Berriaren Bidean. Oskarbi Taldea 1966-2017 +cd (Joxelu Treku, Badok Oskarbi, 2017)
Dultzaina Gipuzkoan. 1950 hamarkada arte ( Juan Mari Beltran, Herri Musikaren Txokoa, 2004). Dultzainaren historia Gipuzkoan. Oiartzungo Herri Musikaren Txokoak sortu zuen Herri Musika Bilduma, euskal herri musikaren alor batzuk ezagutzera emateko asmo sendoarekin. Eta hain zuzen ere, bilduma horrek plazaratutako aurreneko liburua da Juan Mari Beltran Argiñenaren Dultzaina Gipuzkoan. 1950 hamarkada arte. Juan Mari Beltran Argiñenak aurrera eramandako ikerketa honen helburua dultzainak eta dultzaineroak Gipuzkoan eduki duten lekuari buruzko berriak ahalik eta modu zabalenean jaso eta biltzea izan da, soinu-tresna honen inguruko hainbat osagai bat eginik bere iragana aztertu eta argitu nahian. Datuak, beste ikertzaile batzuk egindako lanetan aurkituak, eta azken dultzaineroek ûedo hauek ezagutu zituztenekû egileari eman dizkiotenak dira.
Elliot Murphy. Amerikarra Parisen (Joseba Martin, Gaztelupeko Hotsak, 2007). Liburuak Elliot Murphyren bizitza kontatzen du, bere bizitza AEBetan eta bere bizitza Parisen, baina Euskal Herritik kontatua. Rockero eta poetaren biografia kontatu eta diskografia osatzeaz gain, haren mundua mamitzen duten pertsonaien eta lekuen berri ere ematen du autoreak liburuan.
Elgeta, sasiaren sustraiak (Koldo Izagirre, Euskal Herriko Trikitilari Elkartea, 2001).
Epelde, mende baten soinua (Xabier Gantzarain, Euskal Herriko Trikitilarien Elkartea, 2004). Epelde 1914an jaio zen, I. Mundu Gerra hasi zenean, eta orduko gizartea nolakoa zen ikusten da pixka bat liburuan. Mende hasierako Azkoitia horretan gizarte itxi bat dago, Elizak ikaragarrizko boterea dauka, dena menperatzen du ematen dituen arauekin eta egiten dituen sermoi zitalekin. Eta alde horretatik sorpresa polita da ohartzea nola Epelde eta bere garaiko trikitilariak, gero egon diren mugimendu musikalekin parekatzen baditugu, beharbada beraiek direla ausartenak. Ez zieten uzten jotzen, baina beti aurkitzen zuten nahi zutena egiteko modua.
Estatu Batuetako zinema musikala (Askoren Artean, Nosferatu, 2013). Genero musikalaren historia aztertzen du. Hollywooden sorrerarekin urrezko garaia bizi zuenetik, gora behera handiak izanda, gaur egun dena arte. Liburuak generoa osatzen duten alor guztiak aztertzen ditu, ezinbesteko diren eszenatokietatik musikalak aurrera eraman dituzten pertsona nabarmenenak zerrendatzera. Hala, koreografoak, musikagileak, musika, aktore zein glamur-aren adierazle diren diva-k, eta, nola ez, bitxikeriak. Egileen asmoa bilakaera guztia kontatzea izan da, modu analitiko eta dibulgaziozkoan. Gutxi jorratutako gaia da, eta egindako gutxi hori “urrezko garaia” aztertzen duena da. Aldarondok azaldu duenez, aurkeztutako liburua orain arte egin denetik haratago doa. “Urrezko garaia aztertzen du, baina baita ere horren atzetik etorritako interpretazio eta saiakera berriak ere”.
Eugenio Etxebarria albokaria (Manu Gojenola eta Juan Mari Beltran, Herri Musikaren Txokoa, 2010). Alboka jotzailea eta alboka egilea izan zen Eugenio Etxebarria (1920-2008). Haren bizitza, lana, argazkiak, elkarrizketak... DVD-a ere badu.
Euskal dantza (Oier Araolaza, Etxepare Institutua, 2012).
Euskal kantagintza; pop, rock, folk, La canción vasca: pop, rock, folk, Basque Songwriting: Pop, Rock, Folk (Jon Eskisabel, Etxepare Euskal Institutua, 2012).
Euskal musika (J. A. Arana Martija, Erein, 1985). Euskal musikaren historia.
Euskal musika klasikoa, Música clásica Vasca, Basque Classical Music (Karlos Sanchez Ekiza, Etxepare Euskal Institutua, 2012)
Euskal musika kosmikoa (Josu Larrinaga, Baga-Biga, 2017). Euskal Herriko musikaren historia soziala aztertzen du Josu Larrinaga idazleak Euskal musika kosmikoa. Euskal musika popularra gizartearen isla eta aldatzailea saiakeran. 60ko hamarkadatik hona izandako hainbat mugimendu sozial ere hartzen ditu kontuan horretarako.
File Not Found
Euskal rock´n´roll. Histoire du rock basque (Askoren Artean, Artola, 2001). Euskaraz eta frantsesez argitaratua dago Colette Larraburuk eta Peio Etcheverry-Ainchartek Moliéren hizkuntzan idatzi eta Kattalin Totorikak eta Ekaitz Bergaretxek euskaratu duten «Euskal rock´n´roll. Histoire du rock basque» liburua. Haatik, nahiz eta beren lanaren ardatza rockak batik bat Euskal Herriaren iparraldean izan duen eragina, emandako fruituak eta horren guztiaren inguruan sortutako mugimenduaren ezaugarriak aztertzea izan, askoz atzerago bilatu dituzte horren ulermena posible egiten duten aztarnak, «Rocka baino lehen, euskal kantua» atalak garbiki adierazten duen bezala. Eta «proto-euskaldun»en musika tresnak gogoratzeaz gain, lehen euskal kantariak eta bertsolariak, XIX. mendea, 1936ko gerrak euskal kantuan izandako eragina, eta 1960-1970ean sortutako «euskal kantu berria» ere kontuan izan dituzte.
Euskal zinema, Cine Vasco, Basque Cinema (Joxean Fernandezz, Etxepare Euskal Institutua, 2012).
Ez dok hiru Euskal musikaren benetako historioa (Patxo Telleria, Elkar eta Tartean, 2016). Antzerkia. Euskal musikaren imajinario kolektiboan murgilduko gaituen ikuskizuna. “Ez dok Hiru”-ren proposamen teatral berria duzue hau. Publiko helduari zuzendutakoa, umorezkoa, euskaraz. Patxo Telleriak testuak sortzeko eta Mikel Martinezek, eta Telleriak berak, zuzenean antzezteko duten estilo paregabearekin. "Ez Dok Hiru" eszenatokietara itzuli da, Euskal Herriko imajinario musikalaren errepaso ironiko, absurdo eta dibertigarria eskaintzeko. Oraingo honetan, bikoteak beste hiru musikari-aktorekin partekatuko du taula, hitzari, bere ohiko tresna eszenikoari, zuzeneko musikaren indarra gehiturik.
Frantzisko Areso Tolosa, 1869-1954, euskal etnomusikari berreskuratua (Nerea Murumendiaraz, Eusko Jaurlaritza, 1999).
Gelatxo, soinuaren bidai luzea (Pako Aristi, Euskal Herriko Trikitilarien Elkartea, ?)
Haiek zergatik deitzen diote Euskal Herria eta guk Ithaka? (Marc Biosca, Alberdania, 2010). 60-70eko hamarkadetako Euskal Herriko kantagintza eta Kataluniakoa partekatzen ditu.
Hiru eleak (A.Lertxundi eta A. Valverde, Elkar, 2013). Disko-liburua. Lauaxeta, Lizarte, Lete. 3L: Xabier Lizardi, Esteban Urkiaga ‘Lauaxeta’ eta Xabier Lete. Hiru poeta horien lanak ikuskizun bakar batean bildu dituzte Anjel Lertxundi idazleak eta Antton Valverde musikariak, ‘3Lak’ DVD izenburupean. Lizardi, Lauaxeta eta Lete dira hiru L-ak, eta haien eleak dira Lertxundik eta Valverdek taularatuko duten ikuskizuna.
Historia de la música vasca (J. A. Arana Martija, EGIN, 1996).
Idoloak akatu genituenekoa ( Igor Mercado, Iñigo Basaguren-Duarte eta Gotzon Hermosilla, Idoloak-Igor Mercado, 2016). Musika talde batek abesti baten punk bertsioak sortzen dituen modura. Hala sortu dute Idoloak akatu genituenekoa ipuin bilduma Igor Mercado, Iñigo Basaguren-Duarte eta Gotzon Hermosilla idazleek. Iban Zalduaren Biodiskografiak ipuin bildumaren punk bertsioa da eurena. Bere kanta kuttunak oinarri hartuta idatzi zituen liburu hartako narrazioak Zalduak, eta gustatu, gustatu zitzaien ariketa Hermosilla, Mercado eta Basaguren-Duarteri, baina berehala ikusi zioten hutsunea: punk kantak falta zituen. Horregatik kaleratu dute orain euren abestietan oinarritutako euren ipuin bilduma propioa, eta, noski, punka da nagusi kanta eta giro hautaketan: Ramones, The Clash, Sex Pistols, Black Flag, GG Allin, Poison Idea, Agnostic Front.
Imanol Urbieta. Luzea da bidea (Imanol Urbieta, Ibaizabal, 2002).
Itoiz. Hari xingle bat (Jon Eskisabel, Gaztelupeko Hotsak, 2005).
Iturbide, igitai jolea (Amagoia Gurrutxaga, Euskal Herriko Trikitixa Elkartea, 2017).
Jazinto Rivas Elgeta, (1906-1964) + CD (?, Euskal Herriko Trikitixa Elkartea, 2006). Sarreratxo bat eta partiturak + KDa.
Jesus Mari Artze. Ttakunaren esku isila (Juan Luis Zabala, Zumarte, 2003). Biografia.
Jo musika, jo! (Miquel Desclot, Elkar, 2004). (Més música, mestre) hitzez hitz itzulita, Jo, musika gehiago, maisu izango litzateke. Orkestra sinfonikoko instrumentuen aurkezpen jolastia egiten du idazleak, poemaz poema, festa giro zorabiagarri eta alaian murgilduz irakurlea. Lau zatitan banaturik dago loburua: lehenengoak, liburuari izena ematen dionak, zenbait instrumentu aurkezten ditu, gehienak haizezkoak; bigarrenak, musika instrumentuei buruzko igarkizunak dakartza; hirugarrenak, instrumentu gehiago, batik bat sokazkoak; laugarrenak, plazako festa giroko zenbait instrumentu aurkezten dizkigu. Jolasteko eta gozatzeko liburua duzu hauxe.
John Lennon (Michael White, Ibaizabal, 1992).
Jose Maria Iparragirre, haizearen semea (Pako Aristi, Elkar, 2011).
Jotakie. Urolan pop (Xabi Borda, Gaztelupeko Hotsak, 2006).
Julian Sagasta Galdos. Biografia (Jose Antonio Azpiazu eta Xabier Ugarte, Oñatiko eta Arrasateko Udala, 2014). Ospe handiko organista izan zen Julian Sagasta Galdos (Arrasate, Gipuzkoa, 1914-Erroma, 2005), Euskal Herriko mugetatik kanpo ere oso laudatua. Haren historia ahanzturatik jaregin nahi izan dute liburuaren egileek.
Kafe aleak (Gernikako Kafea eta Galletak, 2012). 121 lagunek beste hainbeste diskori buruz idatzitako testuak bildu dituzte Kafe aleak liburuan. Kafea eta Galletak.
Kultur performatibitatea eta gizarte fetitxegintza (Kepa Fernande de Larrinoa, Utriusque Vasconiaae, 2010). Hiru atal ditu liburuak: folk-historiari buruzkoa da lehena; kultur perfomatibitateari buruzkoa bigarrena eta gizarte dramaturgiari buruzkoa hirugarrena. Mattin Irigoienek idatzi du liburuaren gibel-solasa: Perfomatibitatea gure kultur agerpenetan.
Kurt Cobainen heriotza (C. Santos, Desclee, 1999). Narrazioa. Laburpena: Juan oso mutil alegera zen. Giroa piska bat berotzeko nire gai faboritoa atera nuen eta musikaz hizketan hasi ginen. Sinestezina: ez zuen Nirvana ezagutzen, ezta entzun ere. Ez zekien non ziren Guns`n Roses, ez Smashing Pumpkins, ez Cranberries, ez Oasis, ez Blur ere. Bere ezjakintasunak ahozabalik utzi ninduen. Nola irits daiteke inor nagusia izatera Nirvana sekula entzun gabe edo Gunsekin aluzinatu gabe? Ezjakintasun musikal hari bat-bateko erremedioa eman behar zitzaiola erabaki nuen.
Landakanda, panderoaren erregea (Miel A. Elustondo, Euskal Herriko Trikitixa Elkartea, 2011).
Lau kantari (Juan Gorostidi, Pamiela, 2011). Lau kantariren inguruko gogoeta saioa: Beñat Axiari, Mikel Laboa, Imanol eta Ruper Ordorika. XX.mendean musika herrikoiak izandako aldaketen baitan, gure lau kantari esanguratsuok egindako ibilbideari tentuz erreparatzen dion gogoeta kritiko baterako apunte gisa hartu liteke liburu hau. Musika oro denbora-ekintza dela jakinda eta kantariak bitartekaritzat hartuta, lau kantariok, antzeko denbora baten barruan eta distantzia urriko geografian bizi izanda ere, ezberdintasun handiko soinu eremu eta barne-paisaia erakusten digute. Eta eremu eta paisaia horri tentuz eta begirunez erreparatzeko gonbitea dugu hemen: zarata eta isiltasuna, hitza eta musika, esan beharrekoa eta ezin esana, barne bizipen subjektibo eta plaza erdiko aldarrikapen ozenen arteko ezkutuko mugetan saiatzeko gonbitean. Horretarako, aspaldiko kantuaz, soinu-digitalizazioaz, zenbait poeten presentziaz, irudi eta sinboloen erabileraz, une historikoen zeharkatzeaz eta guzti honen barruko haustura eta hautu artistiko ezberdinez ariko zaigu egilea. «Bukaera baten sentipenak» eta ondorengo dolu bat bizi beharraren bulkadak abiarazi zuela onartuta, hitz kritikoak berarekin dituen arriskuak hartzeari ez dio uko egiten Gorostidik. Behaketa zehatzak ikusmen orokorrari lekurik kentzen ez dion bezala. Zenbait une, egoera eta erreferente seinalatuz, entzumena zorrozteko eta bizitutakoaren helmena kontuan hartzeko eskatzen digu.
Loreak Zaraman (Roberto Moso, 2004). Loreak Zaraman istorioa, nik neuk bizitako abentura da, leku eta garai jakin batean: Euskal Herri zalapartatsua, hirurogeita hamargarren hamarkada bukaeran eta laurogeigarren hamarkada hasieran. Gaztedia eta gorabeherak, gure herrialde eskizofrenikoa, inbidia eta magia... Guzti honek kilikatzen ez bazaitu, jakin ezazu istorio entretenigarria idazten saiatu naizela.
Lourdes Iriondo, 1937-2005 (Joxemari Iriondo, Eusko Jaurlaritza- Bidegileak, 2006).
Lurtarra da begiratua (Xabier Etxabe, Elkar, 2004). XX. mende hasierako erromeriak. Autoreak Jexux Zulaikaren bere aitona zenaren iragan mundua kontatzen du.
Maltzeta, soinu bete bihotz (Juan Luis Zabala, Euskal Herriko Trikitilari Elkartea, 2012).
Manex Pagola. Bere kantagintza eta argibide zonbait (1958-2015) eta Manex Pagola. 100 kantu liburuak argitaratu ditu kantugileak Elkarren eskutik.
Mikel Laboa (Askoren Artean, AEK eta Elkar, 1995).
Mikel Laboa (Jerardo Elortza, Eusko Jaurlaritza-Bidegileak, 2011). Biografia.
Memoriak. Mikel Laboaren biografia bat (Mari Sol Bastida, Elkar, 2014). Memoriak. Mikel Laboaren biografia bat. Halaxe izena du Mari Sol Bastidak Elkarren eskutik argitaratu duen liburuak. Nerabeak zirela ezagutu zuten elkar Laboak eta Bastidak, eta eta bizitza bat sortu zuten elkarrekin. Hala, 50 urte inguruan elkarrekin bizitako momentuak jaso ditu liburuan musikari ezagunaren alargunak. Mikel Laboaren musika ibilbidea da kontakizunaren ardatza, baina, aldi berean, bikotearen bizipenak eta Euskal Herriaren historiaren zati bat jaso du Bastidak liburuan.
Michel Labèguerie. Omenaldia-Hommage (Eusko Ikaskuntza, 2001). Bigarren mundu gerra amaitu zenetik hil artean, Michel Labègueriek (1921-80) sakonki markatu zuen Ipar Euskal Herriko bizitza politiko eta kulturala. Herritar ospetsua (medikua) eta tokiko hautetsia (diputatua lehenik eta senadorea gero, Ezpeletako kantoiko kontseilari nagusi eta Kanboko alkatea) izan zen, baina baita, era berean, euskaltzale sutsua, poeta eta musikaria, euskararen defentsa bizitzaren borroka nagusia izan zuena. Lehen hirurogeiko urteetan, frankismoaren gau beltzean, haren kantu abertzaleek adoretu egin zuten euskal gazteria, Bidasoaren bi aldeetan. Labegeguerie desagertu zeneko hogeigarren urteurrenean, haren lagunak biltzen dituen "Mixel Labeguerie-ren lagunak" elkarteak, haren oroitzapena iraunaraztea helburu duenak, omenaldi bat egin zion 2000ko urriaren 14 eta15ean Uztaritzen, sorterrian, eta Kanbon, herri horretako alkate eta mediku izana baitzen. Orduan emandako hitzaldiak dira liburu honetara transkribatu direnak.
Mixel Labéguerie, kantu berritzaile eta politika gizona (Mixel Itzaina, Elkar, 1999). Erran daiteke bere haur eta gazte denboran, euskal kantari, dantzari eta bertsolari munduan murgildurik bizi izan dela Mixel. Kantu berria kreatu aitzin, zaharra arras beretua zuen. Enbataren sortzea ere, uste dut, zenbait urte hartako lanaren segida bat bezala ikus daitekeela. Xalbadorrek Herria eta hizkuntza bertsoetan abertzalearen bi ezaugarriak azaltzen ditu: hau euskaraz mintzo da eta Herriaren beregaintasuna eskatzen du...Bertzalde, Mixel Labégueriek erraiten zuen, euskaldun laborariak zirela egiazko abertzaleak, haiek baitute, arrotzeri ez salduz, euskal lurra begiratu.
Abertzale mundu hortan erakutsi duen uzkurtasuna leporatzen diotenek badute hor bi gogoeten egitekoa!
Morrisseyren biografia (&The Smiths). Hildakoan izango naiz famatua¡ (Jorge Gil Munarriz, Gaztelupeko Hotsak, 2007). Bere bizitza, abestietako hitzak, "The Smiths" taldea, gogoetak...
Mozart. Musikari txiki handia (Patxi Irurtzun, Txertoa, 2009).
Munduko bandarik txarrena(Jose Carlos Fernandes, Txalaparta, 2013). Komikia. Sei liburukiz osatutako bilduma da berez, eta lehendabiziko hirurak itzuli dira. Bi orrialdeko istorioak dira liburuan bildu dituztenak; Nabarra aldizkariak hasierako hainbat argitaratu zituen. Montoriok itzuli zituen horiek ere. Istorioetako protagonistak 29 urte entseatzen daroazen musika taldeko kideak dira. Marrazkiak bereziak dira estetikoki: pertsonaiak zuri-beltzean marraztuta ageri dira beti, eta hondoak, koloredunak badira ere, tonalitate laranja eta sepiaz daude osatuta, eta itxura zaharkitua dauka.
Nafar aire zaharretan (Txema Hidalgo, Autore EDitore, 2013). "Antzinako Nafarroari buruzko argazki bat baino gehiago, pelikula bat da, euskaraz». Hitz horiek erabili ditu Txema Hidalgo iruindarrak, argitaratu berri duen bilduma aurkezteko. 1.500 kanturen doinuak, partiturak eta hitzak jaso ditu, XV. mendetik 36ko gerrara bitartean kantatutakoak. Bi baldintza baizik ez dituzte betetzen: denak dira Nafarroakoak, eta denak euskaraz. Halaxe sortu du Nafar aire zaharretan, bi liburukiz osatutako bilduma.
Nola hitz egin musika klasikoaz umeei (Pierre Charvet, 2010). Ez omen dakizu ezer musika klasikoari buruz. Liburu honi esker, ikusiko duzu musika klasikoaren mundua ez dagoela zuk uste bezain urrun. Liburu hau irakurtzeko, ez da behar musikaren edo pedagogiaren inguruko ezagutza berezirik. Eskuliburu bat da, hiztegi erreza duena eta helburu bakarra: aukera ematea, zuri eta zure seme-alabei nahiz ikasleei, musika klasikoaren munduan sar zaitezten, ez halabeharrez, baizik eta gozamen hutsez. Umeei musika klasikoaren gainean azaldu nahi diezun guztia, eta nola azaldu. CD-bat dauka.
Plazer bat izan duk, Benito (Pako Aristi eta Mikel Markez, Elkar, 2012). Benito Lertxundiren inguruko liburua.
Pobrearen pianoa (Euskal Herriko Trikitixa Elkartea, 2017). Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak Larrinaga-Guerrini Soinu Txikien argazkiz osatutako liburua argitaratu du.Langile guztiek behar izaten dituzte erremintarik egokienak beraien lana txukun burutzeko. Trikitilariek ere, soinean eramaten dituzten lanabesak direnik eta preziatuenak izaten dira, altxor baten modura zaintzen dituzte. Hari horri tiraka, trikitixaren munduan altxor preziatuenak izan dira Marcelino Larrinagaren eta Florentino Guerriniren eskuetatik sortutako soinuak. Liburu honetan tokia egin nahi izan diegu etxeetan gordeta dauden egurrezko bitxi horiei. Euskal Herrian zehar trikitixa ugari aurkitu ditugu molde honetakoak. Kepa Gonzalez argazkilariaren proposamenez etxez etxe joan gara soinu hauek dauden ingurunean bertan argazkiak ateratzera, soinu bakoitzari bere tokia errespetatuz. Soinuen jabeek beraien etxeetako ateak ireki dizkigute eta Kepak etxeko tokirik egokienak aukeratu ditu argazkiak burutzeko, ondoren estudioan mimo handiz landu dituelarik. Soinu asko aurkitu eta identifikatu ditugun arren, liburu honetan ezin izan diegu guztiei tokia egin. Estetikoki edo kanpoko itxura berdinak dituztenetan, batzuetan, aukeraketa egin behar izan dugu eta beraz ez ditugu guztiak argitaratu. Barka bezate argitaratu ez ditugun soinuen jabeek. EHTEk argazkietan agertzen diren soinu jabeei, eta liburu honetan kabitzerik izan ez duten soinuen jabeei ere, eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu beraien denbora guri eskaintzeagatik, beraien etxeetako ateak ireki eta sukaldeetaraino sartzen uzteagatik edo eta altxorrik preziatuenak diren soinuak beste norbaiti utzi eta argazkiak ateratzeko baimenak emateagatik. Liburua dagoeneko salgai dago webgune honetako “Denda” atalean eta ohiko saltokietan.
Public Enemy. Beltzegi, indartsuegi (Asier Leoz, Gaztelupeko Hotsak, 2005).
Ramones. Familia maitagarria (Gotzon Hermosilla, Gaztelupeko Hotsak, 2005).
Rocka puntua¡ (Alberto Irazu, Pamiela, 2017). Zestoa, 1964ko martxoak 19. Bertso saioa Joxe Lizaso, Joxe Agirre, Basarri eta Uztapiderekin. Halako batean, Joxe Mari Iriondo gai-jartzaileak puntua jarri dio Uztapideri: «ikasi al dituzu rock and roll eta twist?». Uztapidek kopeta zimurtu du: oin deserosoak baino zerbait gehiago dira hitz arrotz horiek, bizimodu txarrarekin lotuta daude, atzerritarrek ekarritako ohitura berri gaiztoekin. Zer ez da aldatu ordutik hona! Uztapidek imajinatu ezineko parabola osoa gertatu da berrogeita hamar urteotan: lehenbizi euskara sartu zen rock eta twist izeneko lurralde arrotzetan, ondoren bertsoa barneratu zen hor barruan, eta behin bertsoa doinu horietan ezkutatuta, pop rock kulturako abesti bakan batzuk bueltan etorri dira bat-bateko bertsolaritzara. Bertsoa eta rockaren arteko harremanari buruzko saiakera duzu eskuartean, irakurle: batzutan kronika itxuraz, bestetan fikzioarekin jolasean, abestietatik bertsoetara eta bertsoetatik abestietara saltoka dabilen hausnarketa-lan irudimentsua da honakoa. Hitzaren kirol nazionala da bertsolaritza, erritmoaren alberdania internazionala rocka. Hitzaren inguruan dantza egiten du batak, erritmoaren inguruan besteak.
Hitza eta erritmoa: hausnarketa ugaritarako ematen duten bi su.
Rock kantariaren bahiketa (Pere Casals, Erein, 2010). Narrazioa. Gori-gori zegoen giroa kontzertuan. Ahots kraskatu, ezagun, hurbileko harekin, arrapaladan zetozen emozioak, bata bestearen atzetik. Kirol jauregia jendez borborka zegoen, eta musika gorputzeko eta arimako poro guztietatik sartzen zen. Halaxe zegoen ba giroa Tot kantariak eszenatokia utzi zuenean, baina ez zuen tarte handirik izan hartaz gozatzeko. Bi gizonek kloroformoz igurtzitako trapu batekin lotarazi eta eraman zuten ohatila batean konortea galdu bailuen. Tot ordea txalupa batean esnatuko da. Bahituta zegoen!
Rock & Klik Euskal Herrian (Ikor Kotx, Paper Hotsak / Kajoitxu Baltza, 2006). Kontzertu ugarik utzitako momentu ahaztezinak bildu zituen Jon Urbek, Ikor Kotx ezizenez. Begiak, senak eta abileziak ehizatutako 200 bat une dira, Gaztelupeko Hotsak-en KajoitxuBaltza sailak argitaratuak. 1986tik 2006ra bitartean eginak diren argazkien artean perla galantak aurki daitezke: Etsaiak taldekoak kontzertu batean gurutze handi bat erretzen, Negu Gorriak kamioi batean Donostiako epaitegi aurrean jotzen, Kuraiako abeslaria gitarra kaxa baten gainean zutik ikusleen gainean surfean, BB King bi eskuak belarrietara eramanda gustura irribarrez, Hertzainak edo Delirium Tremens taldeen argazkiak, Ice T rapero amerikarra sorbaldan ikurrina jarrita eta Fermin Muguruzarekin Zaldibian abesten, buru atzean duen argiagatik aingerutxoa ditudien La Pollako Evaristo, Niko Etxart ke artean, The Wailers-ekoak Hernanin, RIP, Sorkun, Tijuana in Blue, Manu Chao, Exkixu, Iggy Pop, Berri Txarrak, Deabruak Teilatuetan...Gehienak zuzeneko kontzertuetan ateratako fotoak diren arren, taldeen erretratugile aparta da Kotx. Horren adibide ditugu hainbat talderen diskoetan ageri diren argazkiak: Kojon Prieto y los Huajalotes komikoak edo marihuana landare artean King Mafrundikoei ateratakoa kasu. Liburuaren parterik garrantzitsuena zuri beltzeko eta koloretako argazkiok badira ere, hainbat pertsona ezagunen hitzak ere irakur daitezke aitzin solas gisa. Tartean, Fermin Muguruza, Ion Garmendia “Txuria” eta Iker Barandiaran.Lan bikaina egin zuen Kotxek. Ziurrenik, denboraz balioa irabaziko du gainera. 1990 eta 2000ko hamarkadetan Euskal Herrian izan den panorama musikal oparoaren argazki orokorra da.
Rory Gallagher. Kemena eta leialtasuna (Jon Gurrutxaga, Gaztelupeko Hotsak, 2006).
Sakabi, soinu txikiaren handitasuna (Iñigo Aranbarri, Euskal Herriko Trikitixa Elkartea, 2003). Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak martxan duen Soinuaren Liburutegia saileko laugarren emaitza dugu Iñigo Aranberrik idatzitako Sakabi, soinu txikiaren handitasuna liburua eta diskoa. Faustino Azpiazu "Sakabi" (1917-1995) trikitilariaren nondik norakoak eta musika jasotzen dira bertan. Soinujole honen itzala osatzeko orduan, hiru bide erabili ditu Iñigo Aranbarrik: Sakabi ezagutu zutenekin izandako elkarrizketena, batetik, haren familiakoekin, bere ikasle izandako Imuntzorekin, Joxe Mari Iriondorekin, Egañazpirekin eta oro har erromeria giroa oso ondo ezagutu zuen jendearekin izan dituen elkarrizketena. Bigarren bide gisa, hemeroteka erabili du, aurkitu duen apurra jasoz, eta hirugarren bidetzat trikitrixari buruz dagoen bibliografia urriarena erabili du. Sakabiren nortasunari buruzko xehetasunak agertzen baditu ere, Sakabi soinujolea interesatzen zitzaion gehien, Gipuzkoan trikitrixa tradizionala egon bada, Sakabiri esker izan delako, bi adar nagusi biltzen baitira Sakabirengan, biak Bizkaia aldetik sartuak: Gelatxo da bat, lehen txistuarekin jotzen ziren piezak trikitira pasa zituena, eta bestea Elgeta, Sakabiren maisu handia.
Soinu-tresnak euskal herri musikan (Juan Mari Beltran, EGIN, 1996).
Soinu-tresnak euskal herri musikan, 1985-2010 (Juan Mari Beltran, Elkar, 2017). Lib+Cd+Dvd. Soinu-tresnak Euskal Herri musika, Juan Mari Beltran: Herri bat definitzen duen osagairik garrantzitsuenetakoa bere kultura da, honen adierazpenik biziena bere herri musika delarik. Kulturaren ezagupenerako derrigorrezkoa da musika hori jo eta entzuteko erabili diren soinu-tresnen kolore tinbriko, joera, funtzio, itxura, egitura, jotzaileak eta abar aztertzea. Helburu zabala eta era berean zehatza genuen. 1980ko hamarkada hasieran proiektu hau aurkeztu genuenean. Euskal Herriko berezko musikan, gure garaira arte erabilitako soinu-tresnen aurkezpen orokorra egin nahi genuen, baita soinu-tresna bakoitzaren ezaugarri, funtzio eta aldaeren azalpenak eman ere.
Sorkuntzaren trenean. When Bach was an irishman and Mozart a gypsy boy (Antoni Breschi, Pamiela, 2015). «Sorkuntzaren trenean» es una creación de Antonio Breschi, que reúne música y textos suyos. En los textos aborda temas variados, desde la música, el arte y la cultura, hasta la gastronomia, sociología y tantos otros, siempre en relación con la vida y la vitalidad. Aforismos, narraciones cortas, reflexiones críticas, poéticas, en un estilo que le es propio, con imaginación, ironía, a contra corriente de las ideas imperantes, ofrece una panoplia rica que cuestiona muchos puntos de vista y actitudes dominantes. Junto a ello, en sintonía con los textos, y viceversa, creaciones musicales pianísticas, donde se ponen de manifiesto virtudes que le son conocidas: creatividad musical, vitalidad, fusión de musicas, ritmos y estilos diferentes, divertimento e ironía… La producción se compone de un CD que reúne las piezas musicales y un libreto con los textos, que van en euskara y traducción en inglés.
Sosak, koplak eta rock and rolla (Julen Garikanopeña, 1998). Narrazioa.Rock munduari buruzko fizkiozko liburua.. Kontalaria rock taldeen manager bat da, talde txar bat zabor artetik hartu eta arrakastaren gailurrera igotzen saiatuko dena. Negozioetan kalkulatzailea eta kontaketan zinikoa, umore maltzur batekin azalduko dizkigu musikaren munduko barrunbeak, eta lotsarik gabe kontatuko bertan mugitzen diren guztien miseriak: disketxeak, musikoak, kazetariak, kritikoak, fansak...
Sting (Marsha Bronson, Ibaizabal, 1993).
Tatxatuaren azpiko nazioaz (Ibai Atutxa, Utriusque Vasconiae, 2010). Liburu honen hipotesi nagusia Itxaro Bordaren poesiaren eta Hertzainak-en musikaren interpretazio eta ulermenak nazio izaera bat eratzen lagun dezakeela da. Sabino Aranaren eta Jorge Oteizaren diskurtosak aztertzen ditu aurrena. Musikari dagokionez, Euskal punk eta identitateari buruzko kontuak landu ditu bertan eta Hertzainaken punk musikaren bitartez, 80 hamarkadatik gaur egun arte, Polizia ezberdinek euskal gizartean burututako jazarpen, kontrol eta diziplina teknologiak azalduko ditu punk musika erresistentzia tresna izan dela ulertu ahal izateko.
The Clash. Punk, rock´n´roll®gae matxinada (Paddy Rekalde, Gaztelupeko Hotsak, 2005).
Trikitixaren historia txiki bat (Kepa Junkera & Sorginak, 2014). Disko-liburua. Diskoan omenduko dituenak, bizi ikuskera zein ofizio bat edukitzen lagundu diotenak, hiru multzotan banatuko lituzke. Aurrenekoan daude haren aitona, Roman Urraza pandero jotzailea, eta Kontxi Urraza ama. Bigarrengoan bere lagunak sartuko lituzke: «Jose Mari Santiago, Motriku, Iñaki Zabaleta, Basurtu auzoko Beti Jai Alai eskola, non alboka eta txistua jotzen ikasi nuen...». Eta hirugarrengoan, «Euskal Herrirako leihoa» ireki ziotenak, «Gipuzkoa eta Bizkaiko landa ingurunetako jendea»: Maurizia, Leon, Rufino Arrola, Joakintxu, Sakabi, Auntxa, Epelde, Laja, Landakanda, Iturbide, Martin Zendoia...
Txalaparta (Juan Mari Beltran, Nerea-Syntorama, 2009). Txalapartaren iragana eta oraina. Azken 40 urteen ibilbideari erreparatu dio Beltranek; instrumentuak izan duen eraldaketa musikala eta soziala aztertu du, eta antzinako jotzeko era joera berriagoekin alderatu du. Liburuaz gain, CDa eta DVDa ere jasotzen ditu lanak.
Txankarta. Itzalean geratu zen maisua ( Joxean Agirre, Andutz Kultur Elkartea, 2011). Gerraondoko trikitiaren munduan hiru izen nabarmendu ziren besteen gainetik: Jazinto Rivas Elgeta, Faustino Azpiazu Sakabi eta Manuel Sudupe Gelatxo. «Hortik behera egin daitekeen zerrendan oso postu ona du Txankartak», Joxean Agirre idazle eta kazetariaren hitzetan. 1960ko eta 1970eko urteetan piezak grabatzeko eta txapelketetan parte hartzeko joera zabaldu zen trikitilarien artean, eta horrek askori «proiekzioa» eman zien, Agirreren hitzetan. Txankartak, berriz, ez zuen ezer grabatu, eta txapelketetan ere ez zuen parte hartu; horregatik geratu zen, agian, itzalean. Ordea, musikari gisa gutxienez bi bertute bazituen Antonio Buenetxea Txankarta-k (Itziar, Deba, Gipuzkoa, 1922-2001). Batetik, errepertorio zabala zuen, eta bestetik, «zuzeneko musikariek behar duten dohain hori, denekikoak egiteko eta jendea pozik uzteko dohaina». Horri esker, izena lortu zuen soinu jotzaileak Gipuzkoan eta Bizkaiko zenbait lekutan. Erreportaje estiloan idatzi du liburua, eta Txankartaren hurbileko hamabost bat lagunen testigantzak jaso ditu. Erromerietako giroa etengabe agertzen da, dantza lotua egiteko debekuak eta Josepa Arozenak neska-laguntzari buruz kontatutako hainbat pasarte, esaterako. Soinu jotzailearen bi semek emandako datuekin osatu du biografia, baita bi alabak eskainitako «argazki hurbilago, irudi intimoago» batekin ere. Txankarta, izaera aldetik, Elgetaren «ifrentzua zen, txanponaren beste aldea», kazetariaren ustez. «Sustraituegia zegoen agian, Itziarri lotua, baserriari, familiari, lagunarte bati... Oso herri giroan eraman zuen bere bizialdia. Gizon zoriontsua izan zela esan daiteke, eta agian hori ez da ona artista izateko». Hala ere, horrek kalterik ez ziola egin dirudi, Agirrek galdekatu dituen «ahots kualifikatu guztiek» orduko trikitia munduaren zerrendan lehen postuetan kokatu baitute Txankarta. Grabazio zalea ez bazen ere, azkenean 1988an konbentzitu zuten hartarako. Durangoko Txirula estudioan hogei pieza grabatu zituen arratsalde batean. Lan hura familiak gorde du orain arte, eta liburuarekin batera eman dute argitara, Ion Ostolaza Trikitilari Elkarteko kideak eta CDaren koordinatzaileak azaldu duenez. Musikariak «bere garaiko errepertorio zabalenetakoa» zuela nabarmendu du. «Gerra ondoren sueltoa bakarrik jo zitekeen hainbat herritan, eta ba omen zuen erromeriak dena sueltoan jotzeko abilidadea, batere piezarik errepikatu gabe. Hori zaila da, are gehiago garai hartan grabagailurik-eta ez zegoelako». Kantuak besteei entzunda osatu zuen errepertorioa. Irratian eskaintzen ziren piezak Inaxio semeari kantuan errepikatzeko eskatuta, esaterako, semeak azaldu duenez. Aitak asko entseatzen zuela eta soinu txikia nahiz handia jotzen zituela gogoan du hark. Uneren batean handiaren alde egin zuen musikariak.
Verdi (Itziar Gillenea, Elkar, 2007). Biografia. Italiako batasun prozesuaren testuinguruan.
Wagner afera, Nietzsche Wagnerren kontra (F. Nietzsche, EHU, 2011).
Wagner auziaz (Hedoi Etxarte, Jakin, 2015). Jesusen eta Napoleonen ostean, Richard Wagnerri buruz idatzi da liburu gehien. Musikako titan baten aurrean gaude, baina ez da konpositore bat gehiago Mendebaldeko musikan: iraultza artistiko eta politikoaren arteko katebegi birtuoso bat izan zen, gerora Maiakovski, Malevitx, Pound edota Brecht izango ziren mailatik haraindi. Wagnerrek musika jantziaren inguruko guztia problematizatu, aztertu eta politizatu zuen: artearen sozializazioa, eszenaratzea, antzokien barne antolaketa, antzeztearen errituak, konpositoreen arteko ika-mikak, burgesiak hegemonia zuen ikuskizun eredua, interpretazioa, akustika, libretoen zentzua, lanen iraupena. Baina, hala ere, zilegi da Wagnerren egungo pertinentziari buruz galdetzea: zergatik da oraindik baliagarria, estimulatzailea, indarrekoa Wagnerren lana eta Wagner afera artistiko-filosofiko-politiko gisa? 'Wagner auziari’ heltzen diote, bada, Hedoi Etxartek liburuari egin dion sarrerak eta hautatu eta itzuli dituen Robert Wangermée, Catherine Clément, Slavoj Zizek eta Alain Badiouren lau testuek. AURKIBIDEA: Sarrera: Iraultza artistiko-politiko baten kasua (Hedoi Etxarte) Robert Wangermée: Operaren soziologiari sarrera Catherine Clément: Tetralogia edo alaba galdua Slavoj Žižek: Erredentzioaren politika, edo zergatik merezi duen Richard Wagnerrek salbatzea Alain Badiou: Wagner auzi filosofiko gisa.
Xabier Lete (Hegats, 47. zk, 2011). Joan den abenduan hil zen Xabier Lete poeta eta abeslaria, eta hari eskaini dio Hegats literatur aldizkariak 47. zenbakia. Haren poetika eta oro har, bere sorkuntza aztertu ditu Jose Angel Irigaraik Xabier Lete, lore gorrien arteko poetika izenburupeko testuan. Leteren ideien eta balorazio kritikoaren arteko esparrua jorratu du, berriz, Lourdes Otaegi Imazek Estalitako egia esanezinen poesia testuan. Poetaren inguruko azterketa akademikoa beharren, bere «barne sentipen baten kontu emate halakoa, subjektiboa bezain zintzoa» eskaini du Joxerra Gartziak Xabier Lete: guztien lana guztien esku artikuluan. Haren musikari buruz, hitzei eta doinuei buruz idatzi du, aldiz, Antton Valverde musikariak. Eta haren oinarrizko bibliografia eta diskografia aurkeztu ditu Xabier Mendiguren Elizegik. Amaieran, Leteren poema antologia labur bat argitaratu du aldizkariak.
Xabier Lete. Abestitzak eta poema kantatuak (Xabier Lete, Elkar, 2006). Xabier Letek kantatu dituen eta kantatu dizkioten abestien hitzak, abestitzak eta poema kantatuak, jasotzen dira liburu honetan. Horrekin batera, Xabierrek, atzera begira jarrita, bere kantu edo bere kantu-sorta bakoitzaren historiatxoa kontatzen digu, zer testuingurutan sortu zuen, testuinguru soziala, pertsonala, pentsamenduarena... Liburuaren azken partean Xabier Leteri egin dizkioten bi elkarrizketa mamitsu erantsi dira; bere gogoetak, kezkak eta kontradikzioak ezagutzeko elkarrizketa baita biderik zuzenena.
Xabier Lete. (Auto) biografia (Inazio Mujika Iraola, Alberdania, 2011). Liburu honetan Mujikak egin duena izan da Xabier Leteri egin zizkioten hainbat elkarrizketa bildu, transkribatu eta Leteri berari aukera eman bere bizitzaren berri eman diezagun, bere lanaren berri, bere bizikizunena, bere fedearena, bere adiskidetasunena, iritzi politikoak, kantuari buruzko iritziak, gure herriari buruzkoak eta herritarrei buruzkoak. Elkarrizketagileak desagertu egiten dira (liburua prestatu duen egilea bezala) eta Xabier Lete berak hartzen du protagonismoa.
Xabier Lete Bergaretxe (Inazio Mujika, Eusko Jaurlaritza, 2012).
Xabier Lete: "Sinistu nahi dut¡ Lagundu sinesgabe honi¡" (MK 924) (Sebastian Gartzia Trujillo, Desclee de Brouwer, 2012). Xabier Leteren obra eta pentsamendua aztertu du autoreak.
Zendoia, pozaren mezularia (Laxaro Azkune, Trikitixa Elkartea, 2014). Euskal Herriko Trikitixa Elkartekoek esan dutenez, “ilusio berezia egiten zigun Zendoiari buruzko liburu-diskoaren aurkezpena Azkoitian, eta San Andres Egunean egiteak”. Laxaro Azkunek idatzi du Zendoiari buruzko biografia liburua, eta Soinuaren Liburutegiko 10. zenbakia da. Soinuaren Liburutegia bildumaren helburua, trikitixak berarekin dakarren ondarea jasotzea eta transmititzea da. 2001ean sortu zuten eta ordutik atera dituzten liburuak honakoei buruzkoak dira: Elgeta, Gelatxo, Rufino Arriola, Sakabi, Epelde, Zumarragako trikitixa, Urrestillako Trikitixa, Landakanda eta Maltzeta. Liburuetako artistak aukeratzeko orduan Trikitixa Elkarteak irizpide bat hartzen du kontutan: “Nolabait trikitixa munduan arrastoa utzi izan duten trikitilariak edo pandero jotzaileak hartzen dira kontutan, edota modu batera edo bestera trikitixari ekarpenak egin dizkiotenak”. Zendoia aukeratzeko arrazoiak ere aipatu dituzte: “Aire berezia du, eta errepertorioa ere ikaragarria eta zabala du. Lan asko egin du garaian garaiko piezak bere galbahetik pasatu eta trikitira moldatzen. Horrez gain, tranmisio lan handia egin du garai bateko piezak gaur egunera ekartzen. Gainera, esaten da buru oso ona duela eta behin ikasi eta ez dituela ahazten”. Bere kasa ikasi zuen trikitia jotzen azkoitiarrak, baina gero irakasten ere jardundakoa da. “Jendea pozten gozatzen duen gizona da”, nabarmendu dute, eta horri lotuta Zendoiari buruzko biografia liburuaren izenburua ere: Zendoia, pozaren mezularia.
Zutaz kantatzeko (Jon Eskisabel, Gaztelupeko Hotsak, 2016). Bide Ertzean-en 18 urteko ibilbidea-
Hainbat idazleren artikuluekin osatu dute liburua, tartean Edorta Jimenez, Harkaitz Cano eta Kirmen Uribe euskal egileen testuekin; eta musikarien euren hitzak ere bildu dituzte, azalekin batera diskoetako protagonisten berbak jasota. Fermin Muguruza (Kortatu eta Negu Gorriak), Kepa Junkera, Mikel Erentxun eta Diego Vasallo (Duncan Dhu), Aurora Beltran (Tahures Zurdos), Eñaut (Ken Zazpi), Francis (Doctor Deseo) eta Alfredo (Barricada) musikarien komentarioak daude 'Azaletatik Sustraietara' lan berri honetan. Ezagutzak jakitera emateko, kultura garatzeko eta jendea gizarteratzeko helburua duen Emankor Sarearen ekimena da argitalpena. Liburuko azalekin erakusketa ibiltaria egiteko asmoa ere badute.
Abertzale mundu hortan erakutsi duen uzkurtasuna leporatzen diotenek badute hor bi gogoeten egitekoa!
Hitza eta erritmoa: hausnarketa ugaritarako ematen duten bi su.